ReproducirDetenerCargando
AnteriorSiguienteRepetir
Volúmen
DesplegarAñadir a lista de reproducción¡Me gusta!Compartir track

Txilly - Desioak

Portada de 'Txilly - Irteera'
Álbum: Irteera
Letras: Más letras del álbum
Lanzamiento: 2017
Publicada: el 27 de Abril del 2017
Lecturas: 647
Pianoaren doinuak nakar berriro,
hipnotizatuta tekla bakoitzero.
Zuri ta beltz, grisa dut gogoko,
baina eztakit zenbaterainoko.
Aspaldiko damuak datozkit burura;
egin behar ez nuenean egite hura.
Hola gara eta, emendik bi urtera
zer pentsatuko orain daramadan piuraz.
Erlatibismo hutsean murgilduta;
zehaztasunetaz nekaturik,
ez dagoelako egi absoluturik.
Gauza bakoitza aztertzen bere inguruaren arabera.
Nire buruari mugarik ez,
errespetua mantendu, utzi aske izaten.
Askok askatasuna nahi izaten dute
haien aurka doana lepotik lotuz.
Beraz, kontuz, zuzen jokatu.
Ez egin jaso nahi ez duzun hori, izan zentzudun
beste edozerren aurretik.
Gaur ereiten duzuna bihar jasoko duzun fruitu.
Kaleko zuhaitzak hostoz beterik,
udaren seinale, datorrela dirudi.
Negua atzean uztetik natorkizu.
Urtaro berri honen atarian nago ni.
Lekuz kanpo poesia hartan bezala,
pentsatzen jarri orduko idazten nuena,
inolako filtrorik gabe,
nire sentimenduak papera; bihotz gardena.
Garbiegi agian, ondorioetan pentsatu gabe,
beharko zuen moduan.
Baina beti besteari begira,
haiek gutaz zer dioten galdezka.
Eta erantzunaren baitan ibiltzen gara
autonomia galduz, Nia ezdago jada.
Guztiak bide berdinetik,
zuzena nahiz okerra, artaldearen paradoja.
Independente eran jokatu nahia,
inoren zamarik gabe, ezinezkoa.
Bizitza horrelakoa omen da:
gure desioak utopia besterik ez dira.
Errealitatera mugatzen, saiakera.
Hala egiten ez badut, ondoren dator kolpea.
Ilusio faltsuen beste alderdia.
Zaila da itxaropenik ez izatea.
Inguruaz kontagiatzen baikara,
bizitza antolatuz xede batzuen baitan.
Lana, emaztea, haurrak, tutorialeko bizitza.
Nik ez dut horren beharra.


Difundir trabajo

Trabajos relacionados

¿Has encontrado un error?


Síguenos también en:
  • HHGroups en Facebook
  • HHGroups en Twitter
  • HHGroups en Instagram
  • HHGroups en Youtube
  • HHGroups en Google
  • HHGroups en Telegram

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información haciendo click aquí.

Entendido